Karmelitak Amorebieta-Etxano ikastetxearen 75. urteurrena

by | Api 8, 2025 | Sin categoría

75 urte bete dira Karmeldar Misiolari Teresiarrak Amorebieta-Etxanon hezkuntza-misioa hasi zutenetik. 1949an hasi zen historia hau.

Pertsonak diren bezalaxe garatzea da, ospakizun honen harira, ikasle ohi batek nabarmentzen duen ezaugarrietako bat.

“Hemen oinarri garrantzitsuak garatu ditut… Etxean jasotzen dugun hezkuntza oso garrantzitsua da, baina ikastetxe honek ematen dizkizun balioak oso garrantzitsuak dira oinarri horiek sendoagoak izan daitezen. Nire hezkuntzak, nire izaerak, errespetuak eta pertsonak beti kontuan hartzeak naizen bezalakoa egin naute…

Hemengo balioak nire bizitzan islatzen dira”.

Itxaso Berrojalbiz Zabala da, Karmelitak Amorebieta-Etxano ikastetxeko ikasle ohia eta Bizkaiko Ogasun eta Finantzetako foru diputatua. Bere lekukotzarekin parte hartzen du urteurren honen harira denboran zeharreko bidaia zirraragarri eta oroimenez betea eskaintzen duen bideo-dokumentalean.

Hezkuntza-konpromisoa

CMT Hezkuntza Fundazioarentzat, urteurren honek ospakizunean elkartzen gaitu, ez soilik gure esperientziari eta gure historiari gehitu diren urteak direlako, baita urte horiek adierazten duten gogobetetze sakonagatik ere.

Arlo intelektualetik, espiritualetik eta giza arlotik heztea da gure hezkuntza-helburua, komunitatean eta inguruneko eragile guztiekin lankidetzan.

“Garapen pertsonala eta balioetan oinarritutako heziketa, euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoa, berrikuntza metodologikoa, bizikidetza, egonaldi eta aisialdiko jarduerak, eta beste hezkuntza-komunitate batzuekin sarean lan egitea” dira ikastetxearen izaera definitzen jarraitzen duten zutabe pedagogikoak.

Jardueren agenda

Urteurrena dela eta, ikastetxeak hainbat ekimen jarri ditu abian:

«75 urte pertsonagintzan», urteurreneko argazki-erakusketa

Non: Zelaieta Zentroa.

Noiz: apirilaren 30era arte.

Erakusketak ibilbide bisual, emozional eta pedagogikoa eskaintzen du ikastetxearen historiako une esanguratsuenetan barrena, 1949ko hastapenetatik. Irudien, objektuen eta dokumentu historikoen bidez, ikastetxea eta haren historia osatu dituzten pertsonak omentzen ditu.

Amorebieta-Etxanoko herritar guztiak gonbidatuta daude erakusketa hau bisitatzera, oroitzapenak biziberritzeko, istorioak ezagutzeko eta udalerriaren parte diren bizipenak partekatzeko.

Informazio gehiago hemen

Bideo-dokumentala «75 urteko historia»

75 urteko bizipenak 45 minutuko dokumental batean jasotzea ez da lan erraza izan, baina gure historiarekiko maitasun eta errespetu osoz egina dago. Mojek, ikasle ohiek, zuzendariek eta zuzendari ohiek beren oroitzapenak partekatzen dituzte bideo-lan paregabe batean, gure Karmelitak Amorebieta-Etxano ikastetxearen bilakaera jasoz.

Soinu-banda

Gure 75. urteurreneko ekitaldian, ikastetxeko irakasle Juan Martín Iriondok eta ikasle ohi Aritz Labradorrek horretarako sortutako abestia aurkeztu zuten ikastetxeko ikasleek eta ikasle ohi Esti Asuak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ospakizun honetan gurekin izan ziren pertsona guztiei eta, egunez egun, 75 urte geroago gure ikastetxeak arrastoa uzten jarraitzea ahalbidetzen dutenei. Eskerrik asko bihotzez!

Entzun abestia hemen

Deja tu email y te avisamos de las nuevas publicaciones