Zerbitzuak
Zerbitzuak: ezagutu Karmelitak Amorebieta-Etxanoko jangela, goizeko zaintza, eskolaz kanpoko jarduerak, eskola-kirola, Kai-jai txokoa eta udalekuak familientzat. Proiektua osotasunean ezagutzeko, bisitatu kontaktu-orria eta CMT Hezkuntza Fundazioaren webgunea.
Ezagutu zer zerbitzu eskaintzen ditugun
Karmelitak Amorebieta-Etxanon
Jangela
4 hilabetetik aurrera eskaintzen da.
- Haur Hezkuntzan, elikadura-prozesua haurraren adinera eta pediatriako jarraibideetara egokitzen dugu.
- Egunero, adin bakoitzera egokitutako menuak eskaintzen ditugu.
- Janaria ikastetxean bertan kudeatu eta prestatzen da.
- Dietak behar bereziak kontuan hartuta prestatzen dira.
- Bazkalosteko arreta- eta zaintza-zerbitzua, 15:00ak arte, SERVYREST enpresaren bidez eskaintzen dugu.
Goizeko zaintza
Ordutegia: 7:15etik 9:00etara.
- Zerbitzua ikastetxeko langileek ematen dute, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Eskolaz kanpoko jarduerak
Ordutegia: 13:00etatik 14:50era.
- Zirkua eta zirkomotrizitatea: Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak zirkuko diziplina bakoitzerako behar den gorputz-kontrol egokia lantzen laguntzen digu: aireko teknikak, akrobaziak, malabareak, bertikalak, oreka eta clown-antzerkia.
- Robotika eta programazioa: Makinak, algoritmoak eta adimen artifiziala gero eta presenteago dauden mundu teknologizatu honetan, Aprenditekak robotikaren eta programazioaren oinarrietan modu atsegin eta didaktikoan murgiltzeko aukera eskaintzen du.
- Trikitixa eta panderoa: Soraya Agirregoikoak, Zubiaur Musika Eskolako irakasleak, ikastetxean bertan trikitixan eta panderoan hasteko aukera eskaintzen digu. KAI TRIKI PANDERO TALDEA izeneko taldeak ikasturtean zehar ikastetxeko hainbat jardueratan aktiboki parte hartuko du.
-
INGELERA jarduera BeKith – Learning English with values erakundeak eskeintzen du. 40 urtetik gorako esperientzia dute. Aitzindariak dira ingelesa baloreekin irakastenInformazio gehiago: www.bekith.eus.
Eskola-kirola
Ikasleen Gurasoen Elkarteak (IGE) antolatu eta babestutako jarduerak dira.
Helburua: haurrek eta gazteek kirola jarduera osasungarri gisa egitea eta, aldi berean, garapen pertsonala eta soziala sustatzea.
ESKAINTZA (urritik maiatzera):
- Heziki
- Dantza modernoak
- Saskibaloia
- Gimnastika erritmikoa
- 5eko futbola
- 7ko futbola
- Mendi-irteerak (Federazioak antolatzen ditu, familien eta irakasleen laguntzarekin). Gaur egun bi talde daude: KAIMENDI TALDEA TXIKIAK (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 1. mailara arte) eta KAIMENDI TALDEA HANDIAK (DBHko 2. mailatik 4. mailara).
- Herri-kirolak (Federazioak antolatutako deialdietan parte hartzen dugu).
- Askotariko tailerrak
Udalekuak
Udako oporraldian, adin desberdinetarako jarduera hezitzaile eta ludikoak antolatzen ditugu. 2026ko eskaintzak Txikiudalekuak, Total English, Freeskate eta Zirkugintza bildu zituen.
2026ko edizioa amaituta dago. Hurrengo programazioaren, daten, ordutegien eta izen-ematearen berri webgunearen hasieran eta ikastetxeko ohiko komunikazio-kanaletan emango dugu. Eskaintzaren arabera, goizeko zaintza- eta jangela-zerbitzuak ere eskainiko dira familien kontziliazioa errazteko.
